Zer da Rojava?

Zer da Rojava? 

 Beharbada askotan entzun ditugu Rojava edo “Kurdistaneko arazoa” bezalako hitzak medioetan edo hausnarketa politikoetan, batez ere gure estatu maiteak sortzen dituen arazoetatik atentzioa desbideratu behar denean. Eta nahiko erraza da, denok dakigun moduan Ekialde Hurbilean gerra, fanatismoa eta biolentzia baino ez baitda aurkitzen, morboa da gure erregai kutunena. Kapitalismoarena berriz, erregai fosilak dira besteak beste, eta desertu erraldoi horretan ugari izan omen da. 

 Gure kotxe berria elikatzeko eta bizimodu erosoa babesteko, gure superheroi partikularrak ditugu, Estatu Batuak, Arabia Saudi, Errusia eta Israel, 90ko hamarkadatik lurraldea ezegonkortzen eta odol beltz hori basamortutik guretzat ateratzen ari direnak. Bueno, denok dakigu kapitalismoak nola funtzionatzen duen baina…

Nortzuk dira Kurduak?

 Kurduak “gutxiengo etniko” bezala definitzen dituzten herri ohietako bat da. Landa eta bizimodu nomada zituzten oinarri, abeltzaintza eta aldi bateko kultiboak landuz Ekialde Hurbileko eremu menditsu eta haien magaletan, Tauro mendilerro eta Ararat mendien inguruan esaterako. Kultura, erlijio (Yazidismoa) eta hizkuntza (Kurdî) propioa duen herri bat osatzen dute Kurduek, historikoki kultura anitz bizikide izan diren lurralde batean finkatuta. 

 XIX. mendean nazio-estatuak egonkortzen diren heinean, garai baketsuak bukatuko dira. Aberri berriak, kolonialismoak eta militarismoak gutxiengoak zapaldu, ito eta erahilko dituzte gehiengoen onurarako. Mende oso bateko errepresioa eta jazarpenaren ondoren, Kurduak zatikatuak izango dira gaur egun Turkia, Siria, Irak eta Iran deitzen dituzten kaiola horretan. Honela, Kurduak aberririk gabeko herri handienetarikoa bilakatuko da. 

Orduan, zer da Rojava?

1920tik aurrera Kurduak helburu berri bat izango dute, Kurdistan edo Kurduen aberria sortzea. Askatasun prozesu hau oso nahaspilatsua eta heterogeneoa dela izan daiteke, baina oinarrian kurduek estatu berri hauetan (Irak eta Iran) nolabaiteko onarpenarengatik borrokatzen ariko dira lurralde autonomiak sortuz. Turkia izango da jazarpen handiena eragingo duena (baina ez bakarra), Kurduak etsai gisa ikusi baitditu beti eta. Siria esaterako, lurralderik jipoituena dugu. Gatazka politiko, sozial, kanpo interbentzio eta borroka armatu ugari aurki ditzakegu, gaur egun ere bertan. Kaos horren muinoan jaio zen Rojava. 

 2013an, Siriako iparraldean, garaipen militarren ondoren, lurraldearen kontrola bermatzen dute kurduek. 2014ean estatu laiko eta demokratikoa duen gobernu propioa bat eratzen dute. Egitura berri honen oinarriak genero berdintasuna, ekologismoa, sozialismoa, demokrazia zuzena bezalako ideiak izango dira eta praktikara eramango dira. Antolakuntza sozio-politikoa kantoiak izango dira, hau da hiri nukleo ezberdinak dituzte, konfederalismo demokratikoa oinarri gisa izanik. Afrin, Jazira eta Kobanî dira hirigune hauek, munizipalismo libertarioan, hau da, demokrazia zuzeneko auzo asanbladatan antolatutako lurraldeak dira. Rojava, egitura eta bizimoduaren ikuspegi berri eta iraultzaile bat dugu, garatzen eta eraldatzen ari dena momentu honetan. 

 Beraz, garrantzitsuena ez da zer den, honen bilakaera prozesua baizik. Kapitalismotik at dagoen arnas berri bat, errealitate berriak sortzeko begiratu dezakegun dugun ispilua. 

 Jin, Jiyan, Azadî – Emakumea, Bizitza, Askatasuna

Comentarios